Txerri-hanka zilindroa ziape gazi-gozo saltsarekin eta tomate miamiarekin

25 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
glutena
glutena
esnea
esnea
ziapea
ziapea
sesamo-aleak
sesamo-aleak
soja
soja
sulfitoak
sulfitoak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txerri-hankak 0.5 kg
Hirugiharra 0.05 kg
Hongos troceados congelados 0.03 kg
Irin ahula 0.02 kg
Arrautzak 2.0 ud
Sesamoa 0.1 kg
Dijon ziapea 10.0 g
Hondo zuria 0.3 l
Mugurdi-ozpina, botila 0.025 l
Maizcrem 0.01 kg
Tipulatxa 0.05 kg
Boilurra 5.0 g
Gatz fina 3.0 g
Piperbeltz ehoa 3.0 g
Mostaza wasabi 5.0 g
Microbrotes de guisante 5.0 g
Ura 0.3 l
Hezurrak 0.09 kg
Tipula 0.03 kg
Azenarioak 0.015 kg
Porruen atal berdea 0.15 ud
Elaborazioa

Txerri-hanka zilindroa prestatzeko:

  • Garbitu txerri hankak (ileak eta bestelako zikinkeriak kenduz).
  • Egosi hankak presiozko eltzean ordu batez barazkiekin, hondo zuri bat izango balitz bezala.
  • Konfitatu onddo takoak.
  • Xehetu adobatutako hirugiharra.
  • Atera txerri hankak eltzetik, iragazi salda eta erreserbatu.
  • Hezurgabetu txerri-hankak bero daudelarik, gehitu hirugiharra, onddo xehetuak eta mahaspasak. Jarri gatz- eta piperrauts gozo- puntuan.
  • Luzatu hanka anoa bat ondua berotan, koipeztatutako aluminiozko paperean. Biribildu ondo estutuz, zilindro bat eratuz. Itxi puntak gozoki bat balitz bezala. Utzi ondo hozten.
  • Behin hotza, kendu aluminiozko papera eta moztu 4 cm-tako anoetan.
  • Igaro zilindro anoak irina, arrautza eta sesamotik (ondoren frijituko baitira).

Saltsa prestatzeko:

  • Murriztu hanken egosketako salda.
  • Egin karamelu bat.
  • Beheratutako karamelua hanka saldarekin.
  • Gehitu mugurdi ozpina, ziapea eta tomate dadotxoak (zurituak eta haziak kenduta).
  • Loditu arto-fekularekin.
  • Jarri gatza eta piperbeltz puntuan.

Hornidura prestatzeko:

  • Galdarraztatu tipulatxak. Zuritu.
  • Egosi tipulatxak 5 minutuz irakiten dagoen uretan gatzarekin.
  • Utzi hozten.
  • Hutsean ontziratu gatza, piperbeltza eta boilur xehetuarekin.

 Apaindurak prestatzeko:

  • Aukeratu ziape eta ilar kimu batzuk.

MUNTAIA

  • Frijitu txerri-hanka zilindroak.
  • Berotu tipulatxa hutsean ontziratuta roner-ean 65ºC-tara 5 minutuz. Zabaldu boltsa eta atera tipulatxa.
  • Plateratu zilindroak plater-sakon baten erdian, eta saltseatu.
  • Jarri tipulatxak zilindroen gainean.
  • Apaindu kimuekin.

Oharrak

Zilindroak egiteko:

  • Izkinak ixteko ondo estutu behar dira txerri-hanken gelatina ondo lotzeko.
  • Zilindroaren diametro aproposa 3 cm-takoa da.
  • Zilindroa babesteko: sesamoaz aparte panko, frijitutako artoa txikitua, fritu sikuak, chip patata birrinduak, etab. erabili daiteke.

Osagaien artean agertzen den hondo zuria, txerri hanken egosketan sortutako saldari dagokio.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.64 g
Gantz azido aseak 21.66 g
Gantz azido monoasegabeak 36.44 g
Gantz azido poliasegabeak 67.86 g
Kolesterola 209.37 mg
Kaltzioa 214.23 mg
Burdina 6.52 mg
Zinka 4.49 mg
A bitamina 123.61 ug
C bitamina 15.87 g
Azido folikoa 88.38 ug
Gatza (Sodioa) 709.86 mg
Azukreak 18.27 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.