Ziazerba amarantazeoen familiakoa da.

Bere hostoak jangarriak dira, handiak eta kolore berde ilunekoak. Bitamina A eta E, iodoa eta antioxidatzaile asko dauzka. Azido oxalikoa ere badauka, beste gaixotasun batzuen artean, hezueria, erreuma edo giltzurrunetan harriak sortzen dituena, eta horrexegatik neurrian jan behar da.

Hiru dira ziazerba barietate garrantzitsuenak: Hosto lisoak edo lauak dituen ziazerba, Savoy-a, askotan izozteko erabiltzen dena; kolore berde iluneko hostoak, kizkurrak eta zimurtuak dituena, bestea; eta Semi-savoy-a, garbitzeko errazagoak diren hosto ondulatuak dituen ziazerba, azkenik. Azken bi barietateak fresko daudela saltzen dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 6.3 g
Gantz azido aseak 0.03 g
Gantz azido monoasegabeak 0.02 g
Gantz azido poliasegabeak 0.18 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 90.0 mg
Burdina 4.0 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 542.0 ug
C bitamina 30.0 g
Azido folikoa 140.0 ug
Gatza (Sodioa) 81.0 mg
Azukreak 0.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.