Kategoria Lekaleak

Baba fruituaren (vicia faba) hazietatik lortzen da baba.

Izatez Ekialde Ertanekoa da, eta mediterraneo inguruan duela milaka urtetatik biltzen da. Fruitu horren laborantza mundu osoan klima beroko lurralde askotara zabaldu da.

Udaberrian euren zapore bereziaz goza daiteke, freskoak direnean, hain zuzen.

Balio nutritiboa aldakorra da, freskoa edo lehorra egotearen araberakoa. Karboidratoak, proteinak, fosforoa, magnesioa eta burdina ematen ditu, eta baba lehorrean balio horiek handiagoak dira baba freskoak dituenak baino. Lekaleen artean, honek du proteina kopuru handiena, garbantzu eta dilistekin batera. Haragiak berak baino proteina gehiago du (19 eta 25 gramo bitarte 100 gramoko), baina azpimarratu beharra dago lekaleen proteinen kalitate nutrizionala ez dela horren ona.

Baba freskoak hobeto eta denbora luzeagoz mantentzen dira barazki-ontzian, hozkailuan edo leku fresko batean, lehor eta argitik eta hezetasunetik babestuta. Lehorrak izatekotan, ez dute orokorrean arazorik sortzen biltegiratzeari dagokionez. Nahikoa da ontzi itxi batean gorde eta leku fresko eta lehor batean kontserbatzea.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 4.2 g
Gantz azido aseak 0.05 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.2 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 23.0 mg
Burdina 1.7 mg
Zinka 0.7 mg
A bitamina 42.0 ug
C bitamina 24.0 g
Azido folikoa 78.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.