3 h
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Kontserbatzeko teknika: Pasteurizazio
Plater mota: Okelak
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Lepoaldea 1.25 kg
Gatz fina 10.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.5 g
Irin ahula 0.05 kg
Tipula 0.45 kg
Lukainka-piperren mamia 0.025 kg
Ardo beltza 0.05 l
Patata 0.25 kg
Elaborazioa

Errezeta horretarako, honako elaborazio hauek egin behar dira:

  • Haragia aurrez elaboratzea: koipea eta nerbioak kentzea, eta 4 cm-ko kubotan ebakitzea.
  • Haragiaren zaporea indartuko duen hondo zuri bat egitea.
  • Ragouta egitea:
    • Moztu brunoisean baratxuria eta tipula.
    • Erregosi ongailu-barazkiak gogortasun-ordenaren arabera.
    • Haragia apur bat ondu eta irineztatu, eta salteatu.
    • Bildu ontzi batean koipegabetutako ongailu-barazkiak eta haragia.
    • Gehitu piper txorizeroaren mamia, erregosi, gehitu ardoa eta utzi murrizten.
    • Gehitu hondo zuria haragia pixka bat estali arte (haragiak ez du salda gainean igeri egin behar).
    • Utzi irakiten haragia erabat prestatu arte.
    • Jarri gatzaren eta lodieraren puntuan.
  • Frijitu oliba-olio leun bero-berotan patata bolak ondo xukatuta.
  • 40 g inguruko 4/5 haragi zati banatu ontzietan, anoa bakoitzeko 200 g bete arte. Saltseatu 160 g saltsarekin eta, gainean, 40 g patata jarri, jaki bakoitzeko 400 g bete arte.
  • Eraitsi (bihotzeko tenperatura 10 ºC baino gutxiagora, bi ordu baino gutxiagotan).

PASTEURIZAZIOA

  • Ontziak termosellatu, eta balbula balvopackarekin jarri.
  • Sartu lurrun-labean % 100eko hezetasuna, eta pasteurizatu 96 ºC-tan 60 minutuz.
  • Tenperatura jeistea (bihotzeko tenperatura 10 ºC baino gutxiagora, bi ordu baino gutxiagoan).
  • Hotz-ganberan 0 ºC eta 4 ºC artean kontserbatzea.

BEROTZEA

  • Ontzi berean, berotu lurrun-labean % 100eko hezetasuna.
  • Edo mikrouhin-labean, 3 minutuz potentzia handienean.
  • Berotzeko beste modu bat produktua ontzitik ateratzea eta lapiko batean sutan berotzea da.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.86 g
Gantz azido aseak 23.26 g
Gantz azido monoasegabeak 35.19 g
Gantz azido poliasegabeak 4.38 g
Kolesterola 162.58 mg
Kaltzioa 113.14 mg
Burdina 6.17 mg
Zinka 8.35 mg
A bitamina 30.0 ug
C bitamina 15.45 g
Azido folikoa 15.19 ug
Gatza (Sodioa) 777.01 mg
Azukreak 0.29 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.