Ahate-papar errea Oporto-saltsa, mertxika purea eta ahabi-coulisarekin PINTXO

Plater mota: Pintxoak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ahate-magreta 0.333 kg
Mertxika 0.2 kg
Kanela-txotxa 0.167 ud
Azukrea 0.033 kg
Ahabia izoztua 0.083 kg
Oporto Bandeira ardoa 0.003 l
Tipulina 0.667 g
Gatz ezkatak 1.0 g
Hegazti-karkasa 0.01 kg
Tipula 0.003 kg
Azenarioak 0.003 kg
Porruen atal berdea 0.017 ud
Ardo beltza 0.003 l
Ura 0.067 l
Elaborazioa

Ahate-paparrerako:

  • Parraren gantzan ebaketak egin erromboak lortu nahian. Plantxan gantzaren aldetik markatu paparra eta laberako azpil baten gorde zerbitzurako.

Mertxika purerako:

  • Mertxika purerako ur, azukre eta kanela-zotz batekin egosi mertxika.
  • Egosi ostean, xukatu emaitza eta birrindu mertxika.
  • Egositako ur behar beste gehitu mertxikari, purean nahi dugun loditasun puntua lortzeko. Maribainuan gorde zerbitzurako.
  • Tipulina xehetu fin-fin purea apaintzeko zerbitzatzerakoan.

Ahabi-saltsarako:

  • Ahabi-saltsarako ahabien parte abat birrindu azukrearekin eta sutean utzi pittin bat gutxiagotzen Maribainuan mantendu zerbitzurako.
  • Ahabi ale batzuk gorde saltsa apaintzeko.

Oporto-Saltsarako:

  •  Hegazti-Ondo ilun batekin Demiglace bat egin.
  • Karamelo ori bat egin eta horren gainean Oporto ardoa eta pittin bat demiglace jarri.
  • Urritzen utzi eta gorde  Maribainuan zerbitzurako.

MUNTAIA

  • Paparraren anoa xehetu 2cm-ko tiretan eta labean jarri amaitzen 180 ºC-tan. Gutxi eginda egon behar da. Mertxikaren purea eta ahabi eta Oporto saltsak plateratze gunera hurbildu.
  • Mertxikaren purea plateraren albo baten platerratu.
  • Oporto saltsa platerean jarri eta horren gainean egindako paparra jatorrizko forma mantenduz. Malko bat egin ahabiaren saltsa eta ahabi ale batzuekin apaindu egin hari bat eginez.
  • Mertxikaren pureak tipulin xehetua apaingarri gisa jarri.
  • Paparrari maldon gatza bota gainetik.  
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.1 g
Gantz azido aseak 2.69 g
Gantz azido monoasegabeak 3.93 g
Gantz azido poliasegabeak 2.11 g
Kolesterola 50.0 mg
Kaltzioa 23.72 mg
Burdina 1.81 mg
Zinka 1.89 mg
A bitamina 70.51 ug
C bitamina 12.03 g
Azido folikoa 30.73 ug
Gatza (Sodioa) 71.05 mg
Azukreak 10.57 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.