Zerbak
Zerba Kenopodiazeoen familiako eta Beta vulgaris espezieko barazkia da.
Hostoak dira nagusiki barazki honen atal jangarria. Bihotzaren antzeko forma obala dute, eta zurtoinaren erdialdetik nerbio nabarmenak ateratzen zaizkie. Kolore uniformea dute, eta, barietatearen arabera, berde-gamaren kolore bat edo bestea izango dute.
Zerben orri-mamiak luzeak, zabalak eta mamitsuak dira, eta zuriak, horixkak edo gorriak izan daitezke.
Zerbek ur kantitate handia dutenez, karbohidrato, proteina eta gantz gutxi dituzte. Hau da, balio energetiko gutxiko elikagaia da; ondorioz, gomendagarria da argaltzeko dietak egiten dituztenentzat. Horrez gain, aberatsa da nutriente erregulatzaileetan , hala nola: zuntzean, gatz mineraletan eta bitaminetan.
Zerbak erosteko garairik onena negua da; izan ere, neguan hostoek tonurik ilunena izatera heltzen dira eta momentu horretan izaten dute propietate nutritibo gehien.
Era askotan presta daitezke: zoparekin, entsaladarekin, berakatzarekin su eztian frijituta, bexamelarekin beteta, irin-arrautzeztatuta, gisatuarekin, eltzekariarekin edo arrain eta okelaren osagarri gisa.
Hostoak orri-mamiak baino gutxiago egosi behar dira; beraz, banandurik eta denbora desberdinetan egosi beharko lirateke.
-
Plater mota
- Garagardoak
- Koktelak
- Gosariak eta brunch
- Ogia eta opilgintza
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Pintxoak
- Pastak
- Otartekoak eta andwichak
- Hanburgesak
- Azkenburukoa
- Pizzak, enpanada
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Gozokiak
- Itsaskiena
- Entsaladak
- Lekaleak
- Arrautzak
- Enpanadak
- Likore
- Arraina
- Harvard platerra
- Okelak
- Plater bakarra
- Hegaztiak
- Arrozak
- Zopak eta Kremak
- Berdurak eta barazkiak
- Aperitiboak eta kanapeak
- Gaztaiak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza mexikarra
- Sukaldaritza peruarra
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Arabiar sukaldaritza
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Entomofagia (intsektuak)
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Sukaldaritza asiarra
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza frantsesa
- Sukaldaritza italiarra
- Sukaldaritza europarra
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak









