Galeper eta barazki eskabetxea aran-purearekin

60 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Epela
Alergenoak
Esnea
Esnea
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Galeperra 0.4 kg
Oliba-olio 0.125 l
Tipula txikiak 0.417 kg
Azenarioak 0.167 kg
Baratxuri-buruak 1.667 ud
Ezkai 104.167 g
Erramua 0.833 g
Sagar-ozpina 0.125 l
Viña Mocen rueda berdejo ardoa, botila 0.125 l
Ura 0.125 l
Aranpasak 0.417 kg
Gurina 0.021 kg
Azukrea 0.021 kg
Ura 0.083 l
Elaborazioa

Eskabetxearentzat:

  • Hezurgabetu galeperrak, gatzaondu eta lotu salteatzen apurtu ez daitezen.
  • Zuritu kipulatxoak eta torneatu azenarioak. Egosi 5 minutu gogortasuna kentzeko.
  • Salteatu galeperrak 1,5 dl oliotan, eta erreserbatu gantzetik kanpo.
  • Gehitu azenarioak, kipulatxo egosiak eta berakatz aleak -azal eta guzti-, gorritu arte.
  • Busti galeperrakardoa ozpina + ura + espeziekin. Estali eta egosten utzi su motelean 15-20 minutuz. Utzi hozten.

Garrantzitsua: eskabetxeak galeperrak estali behar ditu.

Kontserbazioa: kamaran 15 egun (eskabetxean sartuta noski).

Saltsarentzat:

  • Jarri eskabetxe apur bat irabiagailu baten edalontzian, eta gehitu xantan pixkanaka eta irabiatu.

Aran-purearentzat:

  • Hezurgabetu aranak, salteatu gurinarekin, gehitu azukrea eta ura. Egosten utzi arana biguna egon arte eta likidoa murriztu arte.
  • Birrindu pure fina lortu arte (bahetu beharrezkoa bada).

MUNTAIA

  • Banatu izterrak paparretatik.
  • Kendu azala eta xaflatu papar bakoitza hiru zatitan.
  • Plateratu izterrak alde batean, bestean paparrak eta barazkiak haragiaren artean.
  • Saltseatu gainetik.
  • Azkenik, jarri purea eta apaindu belarrekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 18.18 g
Gantz azido aseak 5.24 g
Gantz azido monoasegabeak 20.66 g
Gantz azido poliasegabeak 2.23 g
Kolesterola 44.75 mg
Kaltzioa 269.42 mg
Burdina 14.1 mg
Zinka 0.88 mg
A bitamina 552.58 ug
C bitamina 35.49 g
Azido folikoa 6.74 ug
Gatza (Sodioa) 41.33 mg
Azukreak 40.06 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.