Ikazkin arraina bizkaitar saltsan

2 h 30 min
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Garbitu eta erraziotan zatitu arraina suprematan azalarekin.
  • Baratxuria xerretan moztu arraina prestatzeko.
  • Perrexila brunoise eran moztu.
  • Labea 160ºC-tan berotu.

ELABORAZIOA

Bakailaoa prestatzeko:

  • Aurrena baratxuria oliba oliotan gorritu bere zaporea har dezan. Baratxuria papel xurgatzailean gorde.
  • Olioa epeltzen utzi 90ºC-tara iritsi arte, ikazkina azala gorantz duela sartu oliotan, eta bertan konfitatzen utzi, erdi eginda dagoela beste ontzi batetara atera.
  • Loditu erabilitako olioa arraina konfitatzeko. 
  • Ipini  bakailao konfitatua labeko plaka batean, eta labealdi bat eman kozinatu arte.

ZERBITZUA

  • Bizkaitar saltsa labeko plaka batean ipini, ikazkin zatiak azala gorantz duela.
  • Plaka estalkiarekin labe beroan sartu, eta bertan utzi arrainaren barrukaldea 65ºC-tara iritsi arte. 
  • Perrexilaz eta gordetako baratxuriaz hautseztatu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 0.76 g
Gatza (Sodioa) 134.56 mg
Azido folikoa 39.69 ug
C bitamina 13.9 g
A bitamina 110.62 ug
Zinka 0.83 mg
Burdina 1.78 mg
Kaltzioa 100.2 mg
Kolesterola 95.91 mg
Gantz azido poliasegabeak 4.8 g
Gantz azido monoasegabeak 30.24 g
Gantz azido aseak 7.13 g
Zuntza 0.83 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.