Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Estragoia (Artemisia dracncunculus), dragoi txiki edo dragoi-belar izenez ere ezaguna, perenne belar usaintsua da, Asteracae familiakoa. Ziurrenik Asia Erdialdekoa eta Ekialde Ertainekoa da jatorriz, europako sukaldaritzan oso erabilia da, eta sukaldaritza frantsesean ezinbestekoa.

Estragoia basoan zein Europako, Asiako eta Amerikako laborantzetan aurki daiteke. Laborantza inguruaren arabera ezaugarri zehatzak izaten ditu, eta baita izena bera ere; mota ezaguneneak estragoi errusiarra eta estragoi frantsesa dira.

Estragoi frantsesa preziatuagoa da, usain eta zaporea dela eta; zapore handiagoa baina leunagoa du bereizgarri duen estragol edukiagatik, anis puntu bat –ia gozoa eta bainilaren antzerakoa- ematen dion konposatu fenolikoagatik, hain zuzen.

Landare aromatiko honek laborantza eskerduna du. Hobeki hazten da lur beroetan, ureztaketa ertaina eta eguzkiarekin. Lorontzietan ere erraz hazten da, eta kasu horretan, hobe da mulua zatitu eta landatzea haziak erabiltzea baino.

Hosto lanzeolatuak ditu, berde ilunak, eta merkatuan fresko zein lehor aurki ditzakegu. Lehortzeko, hostoak landarea loratu baino lehen jasotzen dira, maiatzetik uztailera, baina, beste edozein usain-belarren antzera, fresko dagoenean erabilita onura gehiago ditu.

Nutrizio-informazioa (0.1 g)
Zuntza 7.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 1139.0 mg
Burdina 32.3 mg
Zinka 3.9 mg
A bitamina 210.0 ug
C bitamina 50.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 6.2 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.