Kategoria Fruitu lehorrak
Alergenoak
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak

Kuiak hazi batzuk ditu barruan. Hazi horiek onura eta propietate interesgarriak ematen dizkiote gure gorputzari eta baita gastronomiari berari ere.

Hazi horiek edo pipitok pepitoria-hazi izenez ere ezagutzen dira munduko hainbat tokitan, eta merkatuan oso erraz topa ditzakegu.

Zapore leuna dute, gozoa sarritan, eta testura oso atsegina murtxikatzen ditugunean.

Kuia-pipita txigortuak snack edo janaurreko gisa kontsumitzen dira, baina onuragarriagoak dira osasunarentzat gordinik janez gero.

Kultura askotako sukaldaritzan asko erabiltzen dira haziok. Zopei, entsaladei, saltsei, ozpin-olioei eta ongailuei gehitzen zaizkie; eta ogiak, gailetak, bizkotxoak eta gozokiak egiteko ere erabili ohi dira.

Nutrizio-informazioa (100.0 kg)
Zuntza 6.0 g
Gantz azido aseak 8.66 g
Gantz azido monoasegabeak 16.24 g
Gantz azido poliasegabeak 20.98 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 46.0 mg
Burdina 8.82 mg
Zinka 7.81 mg
A bitamina 1.0 ug
C bitamina 1.9 g
Azido folikoa 58.0 ug
Gatza (Sodioa) 18.0 mg
Azukreak 1.29 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.