Brokolia, kuia krema eta tomate sikuarekin eginiko frijitukia

50 min
Plater mota: Berdurak eta barazkiak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Brokoli izoztua 1.0 kg
Kuia 1.0 kg
Porrua 0.5 ud
Patata 0.125 kg
Elaborazioa
  • Baratxuriaren parte bat (4 ale) oliba olioaren beste zati batetan (0,15L) sueztitu. Porrua gehitu eta su geldoan kozinatu.
  • Beste alde batetik, kuia laukitxoak sartagin batetan edo plantxan gorritu eta aurreko porru eta baratxuriari gehitu.
  • Sua igo eta kraskatutako patata gehitu, kozinatu apur bat eta uragaz estali. Irakin eta gatz eta piperhauts zuriagaz apailatu.
  • Patata oso bigun dagoenean, turmixetik pasatu eta iragazi. Irakin berriz ere gatz puntuan ipini eta hotzitu 10 ºC azpitik.
  • 10 anoentzako 2,5 litro krema atera behar dira.
  • Tomate sikua julianan moztu eta ur hotzetan hidratatu 5 minutuz. iragazi eta paperetan sikatu ondo.
  • 0,25 litro olio ipini sauté batetan 10 anoentzako, gelditzen den baratxuria xafletan gehitu eta sutan jarri pitin pat gorritzen hasi arte. Sutatik atera eta hidratatutako tomatea gehitu frijitukira.
  • Frijitukia hotzitzen denean, banandu tomatea eta baratxuria bitsadera batekin olioa ondo iragaziaz eta paer gainean ondo sikatu. Aparte gorde olioa alde batetik eta baratxuri eta tomatea bestetik.
  • Brokolia, ur gazi ugaritan edo lurrunezko labean egosi 8 bat minutuz.
  • Barketak zulodun gastronorm plaketan jarri errezago hozteko, dosifikadore batekin barketa bakoitzari dagokion kuia krema bota.
  • Egosita dagoenean eta oraindik bero, brokolia ipini krema hotzaren gainean. Biberoia erabiliaz frijitukiaren olio apur bat bota gainetik eta azkenik gorritutako baratxuri xaflak eta tomate siku tirak ipini.
  • Plaka eta guzti sartu barketak abatidorean brokolia bizkor hotzitu behar delako ez dezan kolore berdea galdu eta marroi billakatu.
  • Bein dena hotzituta, termosigilatu eta hotzgailuan gorde 0º eta 4º bitartean.

BIRBEROTZEA

  • Produktuaren barne tenperatura gitxienik 65ºtara igo behar da.
  • Barketa haundiak birberotzeko, lurrunezko labean 100% hezetasunagaz 93 ºC 25 minututan zehar.
  • Barketa txikiak mikrouhin labean berotu daitezke gehiengo potentzian 5 minututan zehar. 
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.36 g
Gantz azido aseak 7.11 g
Gantz azido monoasegabeak 28.44 g
Gantz azido poliasegabeak 5.02 g
Kolesterola 0.2 mg
Kaltzioa 372.28 mg
Burdina 6.41 mg
Zinka 2.33 mg
A bitamina 514.0 ug
C bitamina 248.88 g
Azido folikoa 357.14 ug
Gatza (Sodioa) 23.75 mg
Azukreak 28.01 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.