Anis txinatarra

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Anis-belar txinatar izenez ere ezagutzen da eta anisaren antzeko zaporea du. Illicium Verumaren izar formako perikarpotik eskuratzen den. Illicium Veruma Txinako hego-mendebaldeko eskualde txiki batean jatorria duen hosto iraunkorreko zuhaitz bat da. Landare honen fruituak izar forma dute eta heldu baino zertxobait lehenago biltzen dira.

Bere erabilera oso zabaldua dago txinatar sukaldaritzan, baita Indonesian eta Hegoaldeko Asian ere. Txinatar sukaldaritzan ohikoa den bost espezieen hautsaren osagaietako bat da eta vietnamdar fideo-zopa (pho) egiteko ere erabiltzen da.

Anis txinatarrak anisaren printzipio aktibo bera du: anetola.