Japoniatik datorren perretxiko mota bat da, eta duela 2000 urte baino lehenagotik lantzen da bertan. Txinan dong gu edo xian gu deitzen diote, eta horrek, euskaraz, «neguko perretxiko» esan nahi du. Hala ere, hiztun gehienek Shiitake (Luntinusedodes) deitzen diote. Europan eta Asian, haritzaren, pinuaren edo pagoaren enborrean hazten dira, baina landatu ere egin daitezke. Tradizioaren arabera, ohitura hori 2000 urtetan zehar praktikatu izan da, eta gaur egun, ez du ia aldaketarik jasan.

Shiitake perretxikoa oso mamitsua da, eta zapore fuertea eta oso berezia du. Nutrizio-balio handikoak dira perretxiko hauek, eta mineraletan, bitaminetan, eta proteinetan oso aberatsak dira. Gainera, kolesterola berdintzen dute, eta, bitxikeria gisa, efektu afrodisiakoa sortzen dute.

Gustagarriagoak dira labean edo plantxan erreta, baina erregosita edo lurrunetan ere egin daitezke. Kozinatzean, duten lurrin sendoa ia galdu egiten dute; beraz, erabiltzen jakin behar da probetxua ateratzeko. Supermerkatuetan lehortuta aurki ditzakegu, baina jan aurretik, uretan jarri behar dira. Lehorrean, saldari eransten zaizkio edota arroza edo fideoekin jan ohi dira.

Freskoak erostea zailagoa da, baina merkatu handietan aurki daitezke batzuetan. Tenpuran eginda oso zaporetsu geratzen dira. Horrez gain, Japoniako nabemono izeneko plater tipikoan (lapiko batean, mahaian prestatzen da) asko erabiltzen dira perretxiko hauek.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.5 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 4.0 g
Azido folikoa 23.0 ug
Gatza (Sodioa) 5.0 mg
Azukreak 4.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.