Osterzuria Asteraceae familiako barazki bat da. Mila genero eta 20.000 espezie baino gehiago existitzen dira, baina horien artean gutxi dira landatzen direnak. Asteraceae familiaren egungo izena Aster (izarra) izen grekotik dator eta nabarmentzekoa da familia horretako barazkien loreak milaka lore txikiz osatuta daudela, esaterako, ekilorea. Asteraceae familia espezie anitzetako hainbat ortuari motak osatzen dute, hala nola: hostodunak (txikoria, uraza, endibia, osterzuria), loredunak (orburua) edo zurtoindunak (kardua). Landare horiek guztiek latexa dute ehunetan Osterzuria txikoriaren genero botaniko berekoa da.

Bi osterzuri mota daude: kizkurra eta frantsesa. Biek zapore pikante eta pixka bat mikatza dute, entsaladen zaporea biziagotzen dutenak. Gainera, ondo nahasten dira beste zapore batzuekin, baita ozpin-olio biziekin ere. Hostoak kentzen goazen adinean, osterzuriaren kolorea argitzen joaten da eta zapore mikatza murrizten.

Osterzuria ez da uraza bat eta, hortaz, maiz argaltzeko dietetan kontsumitzen da, urazak baino likido erretentzio gutxiago eragiten duelako. Osterzuriaren goreneko unea neguan izaten da.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 12.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 144.0 mg
Burdina 33.2 mg
Zinka 3.16 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 39.2 g
Azido folikoa 388.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 3.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.