Letxuga-kukuluak, erretiluak

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Letxugek Lactuca generoa osatzen dute eta Asterazeoen edo Konposatuen familiakoak dira; 1.000 genero eta 20.000 espezie besarkatzen ditu, baina oso gutxi lantzen dira. Grezierako aster (izarra) hitzetik datorkio egungo izena, eta loreak ehunka eta are milaka lore txikiz eratuta edukitzeagatik. Asterazeoen barruan hainbat espezietako barazkiak daude: hosto-barazkiak (txikoria, uraza, endibia, osterzuria), lore-barazkiak (orburua) edo zurtoin-barazkiak (kardua). Lactuca Sativa termino zientifikoari dagozkio halaber, kukuluak eta azaren antzeko burua duten zuztar txikiko letxugak ere.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.03 g
Gantz azido monoasegabeak 0.1 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 40.0 mg
Burdina 0.6 mg
Zinka 0.3 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 1.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.