Itsasoan dauden hainbat alga gorri espezietatik lortzen den landare-gelatina da.

Sorburua Japonian badu ere, gaur egun Europako ekoizpenik handiena Kantauri itsasoko kostaldean ematen da.

Dieta modernoan duen nutrizio-balioagatik erabiltzen da; mineralak, oligoelementuak, oinarrizko aminoazidoak, bitaminak eta zuntz iturri handia baita.

Duen gaitasun gelifikatzaileagatik erabiltzen da sukaldaritzan, pureak edo gelatinak egiteko. Uretan edo bero dagoen likidoren batean disolbatu behar da eta nahastura hori hoztean, izango du bere eragin gelifikatzailea.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 7.7 g
Gantz azido aseak 0.06 g
Gantz azido monoasegabeak 0.03 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 625.0 mg
Burdina 21.4 mg
Zinka 5.8 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 580.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.