Hojiblanca oliba-olioa

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Hojiblanca oliba-olioa hojiblanka olibekin egiten da. Urre kolore indartsua du, eta fruta-gustuko zapore leuna.

Olibak prentsatu, filtratu eta ontziratuta lortzen da, bestelako manipulazio mekanikorik gabe. Horregatik, ez da, beste oliba eta hazi-olio batzuen antzera, kalitate akatsak zuzentzeko disolbatzailerik erabiltzen.

Mota honetako olibak berandu heltzen dira. Ekoizpenaren %16a Andaluziatik dator, batez ere Sevilla, Kordoba hegoaldea eta Malagatik.

Fruta berde eta beste zeinbat fruten zapore mingotsa du, eta batzuetan mazedonia ekartzen du gogora; zapore arin eta mina du eztarrian, eta hurrarena bukaeran.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 16.6 g
Gantz azido monoasegabeak 70.99 g
Gantz azido poliasegabeak 10.49 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.