Bakailaoa tomate eta piper saltsan

120 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arraina
Arraina
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Bakailao glasatua 1.25 kg
Tomate saltsa 0.25 l
Maizcrem 0.002 kg
Perrexila 2.5 g
Elaborazioa

Tomate-saltsa prestatu.

Bakailaioa prestatzeko:

  • Xerratutako baratxuriak oliotan gorritu, honek zaporea har dezan.  Atera baratxuriak oliotatik eta alde batera utzi paper xurgatzaile batean. 
  • Utzi olioa epeltzen 90 ºC-tara iristen den arte, bakailaoa bertan sartu azala gora begira duela eta egiten utzi. Erdi-eginda dagoela, azala behera begira duela, erretilu batean ipini. Bertan utzi eta bakailaoak askatzen duen ura jaso.
  • Bakailaoaren ura arto fekularekin loditu, irakiten utzi lodiera egokia izan arte.
  • Bakailaoa konfitatzean gelditu den olioarekin pil-pila egin, hagazka edo iragazki bat erabiliz.

Piperrentzako:

  • Prestatu piper morroa oliba olio eta baratxuriarekin.
  • Tomate-saltsa egindako piperrekin nahastu eta aurretik loditutako bakailaoaren ura gehitu. 

PLATERATZEA

  • Bota nahastura hori bakailao melatuaren gainetik.
  • Sartu bakailoa labean eta egiten utzi bakailaoaren erdikoaldea 65 ºC-tara iritsten den arte.
  • Plateratu  plateraren erdian, bakailaoa gainean piperrak eta tomate saltsa dituela.
  • Bota pil-pil saltsa platerera atera dugun bakailao zatiaren gainean eta apaindu baratxuri gorritua eta brunoise  perrexilarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.89 g
Gantz azido aseak 3.76 g
Gantz azido monoasegabeak 14.67 g
Gantz azido poliasegabeak 3.41 g
Kolesterola 0.11 mg
Kaltzioa 74.92 mg
Burdina 1.56 mg
Zinka 0.34 mg
A bitamina 988.4 ug
C bitamina 144.85 g
Azido folikoa 57.16 ug
Gatza (Sodioa) 118.7 mg
Azukreak 12.21 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.