Hornidura brokolia, kuia krema eta tomate sikuarekin eginiko frijitukia

50 min
Beganoentzat egokia
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Brokoli izoztua 0.35 kg
Kalabaza dadotan 0.35 kg
Porrua 0.25 ud
Patata 0.063 kg
Elaborazioa
  • Baratxuriaren parte bat (4 ale) oliba olioaren beste zati batetan (0,15L) sueztitu. Porrua gehitu eta su geldoan kozinatu.
  • Beste alde batetik, kuia laukitxoak sartagin batetan edo plantxan gorritu eta aurreko porru eta baratxuriari gehitu.
  • Sua igo eta kraskatutako patata gehitu, kozinatu apur bat eta uragaz estali. Irakin eta gatz eta piperhauts zuriagaz apailatu.
  • Patata oso bigun dagoenean, turmixetik pasatu eta iragazi. Irakin berriz ere gatz puntuan ipini eta hotzitu 10 ºC azpitik.
  • Tomate sikua julianan moztu eta ur hotzetan hidratatu 5 minutuz. iragazi eta paperetan sikatu ondo.
  • Baratxuria xafletan gehitu eta sutan jarri pitin pat gorritzen hasi arte. Sutatik atera eta hidratatutako tomatea gehitu frijitukira.
  • Frijitukia hotzitzen denean, banandu tomatea eta baratxuria bitsadera batekin olioa ondo iragaziaz eta paer gainean ondo sikatu. Aparte gorde olioa alde batetik eta baratxuri eta tomatea bestetik.
  • Brokolia, ur gazi ugaritan edo lurrunezko labean egosi 8 bat minutuz.
  • Barketak zulodun gastronorm plaketan jarri errezago hozteko, dosifikadore batekin barketa bakoitzari dagokion kuia krema bota.
  • Egosita dagoenean eta oraindik bero, brokolia ipini krema hotzaren gainean. Biberoia erabiliaz frijitukiaren olio apur bat bota gainetik eta azkenik gorritutako baratxuri xaflak eta tomate siku tirak ipini.
  • Plaka eta guzti sartu barketak abatidorean brokolia bizkor hotzitu behar delako ez dezan kolore berdea galdu eta marroi billakatu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 4.83 g
Gatza (Sodioa) 22.07 mg
Azido folikoa 50.22 ug
C bitamina 105.77 g
A bitamina 90.87 ug
Zinka 0.46 mg
Burdina 1.29 mg
Kaltzioa 53.41 mg
Kolesterola 0.1 mg
Gantz azido poliasegabeak 2.28 g
Gantz azido monoasegabeak 14.22 g
Gantz azido aseak 3.51 g
Zuntza 2.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.