60 min
Tenperatura: Hotza
Plater mota: Zopak eta Kremak
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
arraina
arraina
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Bakailao glasatua 0.5 kg
Bakailao glasatua 0.25 kg
Piperrauts mina 0.25 g
Ogia 500.0 g
Arrautzak 5.0 ud
Perrexila 2.5 g
Hondo zuria 1.25 l
Ura 1.25 l
Hezurrak 0.375 kg
Tipula 0.125 kg
Azenarioak 0.063 kg
Porruen atal berdea 0.625 ud
Elaborazioa

Zopa prestatzeko:

  • Egin fumet mamitsua edo hegazti hondoa hezurren eta oilasko karkasen salteatutik hasita (zopa fumeta edo hondo zuri batekin egin daiteke).
  • Hidratatu piper txorizeroak, atera mamia, eta erreserbatu. Bizkaitar saltsa bat egin daiteke eta zopa ontzeko erabili.
  • Txikitu berakatza eta piper berdea brunoisean. Xerratu fin-fin ogi siku xafla batzuk.
  • Papurtu bakailoa.
  • Egin zopa:
    • Gorritu berakatza saute batean oliba olioarekin.
    • Gehitu piper berdea eta sueztitu.
    • GEhitu papurtutako bakailoa eta frijitu.
    • Gehitu ogi siku xerrak eta piper txorizero mamia. Busti fumeta edo hegazti hondo zuriarekin estali arte. Irakinaldi motela mantendu.

Hornidura:

  • Tenperatura baxuan galdarraztatutako arrautza: 65 ºC 22 minutuz.
  • Konfitatu bakailo takoak hornitzeko.

Saltsa prestatzeko:

  • Emultsionatu pilpila bakailoa konfitatzetik.

Apainketentzat:

  • Perrexila xehetua.

MUNTAIA

  • Jarri zopa gatza eta loditasun puntuan. Plateratu plater sakon batean.
  • Zoparen gainean arrautza ezin hobea jarriko dugu Maldon gatza eta perrexeila xehetuarekin hautseztatua.
  • Jarri bakailo takoa pilpilarekin arrautzaren ondoan.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 11.87 g
Gantz azido aseak 6.66 g
Gantz azido monoasegabeak 20.41 g
Gantz azido poliasegabeak 4.54 g
Kolesterola 229.81 mg
Kaltzioa 274.34 mg
Burdina 5.94 mg
Zinka 6.53 mg
A bitamina 497.13 ug
C bitamina 87.94 g
Azido folikoa 259.67 ug
Gatza (Sodioa) 681.66 mg
Azukreak 22.54 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.