120 min
Tenperatura: Giro-tenperatura
Plater mota: Gozokiak
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza europarra
Alergenoak
Arrautzak
Arrautzak
Esnea
Esnea
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Glutena
Glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Arbendol-pikorra 0.025 kg
Limoi-aroma 0.25 g
Azukrea 0.025 kg
Arrautzak 0.125 ud
Azukrea 0.025 kg
Gurina 0.05 kg
Arrautzak 0.125 ud
Limoi-aroma 0.375 g
Gatz fina 0.375 g
Harrotzailea 1.5 g
Irina, Txuri (R) 0.075 kg
Arrautzak 0.25 ud
Elaborazioa

Barrubetea egiteko (amandelspijs):

  • Birrindu arbendolak, aroma edo limoi xerratua eta azukrea. Ez birrindu gehiegi.
  • Gehitu arrautza, ore homogeneo bat lortu arte.
  • Pausatzen utzi hozkailuan, erabili arte.
  • Erabili baino lehen, orea trinkoa dela egiaztatu. Beharbada oreari arrautza gehiago gehitu beharko zaizkio. Orea bigun geratu beharko da, pastelgintzako mahukan sartzeko egokia.

Orea egiteko:

  • Bigundu margarina.
  • Nahastu azukrea, gurina, arrautza, limoi-xerratua edo aroma eta gatza.
  • Gehitu nahaste horretara aurretiaz bahetutako irina eta harrotzailea. Nahastu ore homogeneo bat lortu arte.
  • Pausatzen utzi orea, filmatuta ordu batez hozteko ganberan.

Elaborazioa

  • Berotu labea 210 ºC-tan.
  • Luzatu orea arrabolaz 2 mm-ko lodiera izan arte. Nahi den gaileta kopuruaren bikoitza egin 10 cm-ko pasta ebakitzaile biribil kiribildu batez.
  • Bete zirkuluen erdiak barrubetearekin, izan ere, hauek gaileten oinarria izango dira.
  • Horiek estali gainerako zirkuluekin eta ertzetan presioa egin, laberatzean ireki ez daitezen.
  • Busti gainazala irabiatutako arrautzetan eta arbendol-xerratua jarri gaileta bakoitzaren gainean.
  • Pausatzen utzi ordu erdiz eta berriz busti irabiatutako arrautzetan.
  • Laberatu 10-15 minutuz 210 ºC-tan.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.51 g
Gantz azido aseak 5.03 g
Gantz azido monoasegabeak 4.99 g
Gantz azido poliasegabeak 1.11 g
Kolesterola 49.1 mg
Kaltzioa 24.93 mg
Burdina 0.61 mg
Zinka 0.29 mg
A bitamina 95.72 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 13.42 ug
Gatza (Sodioa) 40.34 mg
Azukreak 9.65 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.