Alergenoak
esnea
esnea

Gazta honen bereizgarri nagusia lizunak dira. Lizunek kolore berdexka edo urdinxka ematen diote gaztari. Lehen begiratuan, nazka gehien eragin dezakeen barietatea izan daiteke bere kolorea eta usaina direla eta (deskonposizio usaina gogorarazi dezake). Hala eta guztiz ere, bere zaporea gazta maitatzen dutenen gustukoenetakoa da.

Lizunak ugal daitezen, oso leku hezeetan gorde behar da gazta, normalean %90ko hezetasuna duten tokietan. Kobazuloak beti izan dira horretarako leku aproposak. Gaztan ugaltzen diren lizunak normalean Penicillium motakoak dira, eta lizun askok gaztaren izen bera jasotzen dute, esate baterako, Penicillium camemberti (camembertaren azalean) edo Penicillium roqueforti (roquefortaren azalean). Sinistu ohi da gazta horiek zizareak edo larbak dituztela baina hori gezurra da; Cerdeñako gaztak aldiz, zizareak ditu.

Roquefort gazta, “gazten erregea” deitua, Frantziako Roquefort-sur-Soulzoneko kobazuloetan ekoizten da, babestutako jatorri-deituraren arabera.

Lizunak edukitzeagatik famatuak diren beste gazta batzuk hauek dira: Asturiasko Cabrales gazta, Ingalaterrako stiltona, edo Italiako gorgonzola. Azken horrek bi barietate ditu, bat gozoa (baina pixka bat garratza), eta bestea zapore bizagoa eta garratzagoa duena.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 17.6 g
Gantz azido monoasegabeak 8.2 g
Gantz azido poliasegabeak 0.77 g
Kolesterola 88.0 mg
Kaltzioa 526.0 mg
Burdina 0.2 mg
Zinka 4.1 mg
A bitamina 290.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 40.0 ug
Gatza (Sodioa) 787.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.