Kategoria Perretxikoak
Denboraldiko hilabeteak: Urria, Azaroa

Perretxiko zuri eta luzanga  bat da, Txinako, Japoniako eta Koreako gastronomian oso erabilia.

Flammulina familiakoak dira perretxiko hauek. Kolore, testura eta lodiera desberdina duten aldaera basatiak ere baditu, eta gaztelaniaz «setas de invierno», «pie de terciopelo» o «tallo de terciopelo» deitzen zaie.

Perretxiko hau fresko edo ontziratuta eros daiteke. Zopak prestatzeko erabili ohi da, baina entsaladetan eta beste plateretan ere aurki daiteke.

Testura kurruskaria dute, eta hozkailuan kontserba daitezke astebetez gehienez. Adituek enokiak freskoak izatea eta txapela tinko, zuri eta distiratsua edukitzea gomendatzen dute. Zurtoina mukosoa edo marroia dutenak baztertzea gomendatzen da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.5 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 4.0 g
Azido folikoa 23.0 ug
Gatza (Sodioa) 5.0 mg
Azukreak 4.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.