Kremor tartaroa

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Hauts zuria da, zapore zehatzik gabekoa. Izen zientifikoa potasio bitartratoa da, eta gatz azido bat da.

Kremor tartaroa elikagai-industrian asko erabiltzen da. E-334 izenez ezagutzen den gehigarria da. Gozogintzan, ardogintzan (garraztasuna zuzentzeko) eta gaseosaren antzerako edari karbonikoetan erabiltzen den legami kimikoaren osagaietako bat da. Gozokietan, konfitetan, txikleetan , barazki-kontserbetan, marmeladetan, gatzunetan, saltsetan, zopa deshidratatuetan eta beste hainbat produktutan ere erabiltzen da.