Kategoria Lekaleak

Algarrobo-leka-irinak kakao huts-hautsaren itxura du, agian argitxuagoa, eta askoren ustez haren ordezko egokia da antzerako zaporea baitu. Kakao-hautsa bezala mota guztietako sukaldaritza-elaborazioak prestatzeko erabili daiteke, batez ere, gozoak, bizkotxoak, gailetak, izozkiak, saltsak... Zapore berezia dauka, melenga samarra, eta bere nutrizio-ezaugarriengatik  oso interesgarria da.

 

Algarrobo-leka algarroboaren fruitua da (Ceratonia siliqua), Mediterraneoaldetik datorrena, eta lekadunen familiakoa da. Beraz, leka edo zorro baten antza dauka, barruan haziak dituela. Pobrezia garaietan elikagai-baliabide garrantzitsua izan zen, gaur egun berriz, pertsonen zein animalien elikadurarako erabiltzen da, baita industria farmazeutikoan ere.

 

Algarroba-lekak 10-20 zentimetroko luzera du. Heltzen denean, udaren amaieran, kolore nabarra edo beltza hartzen du eta une horretan hartzen du zapore melenga, barazki guztiekin gertatzen den bezala. Algarrobo-leka-irina egiteko haziak kendu behar dira, haziak algarrobo-alearen irina egiteko erabiltzen direla (algarrobo-goma izenarekin ere ezagutzen da).

 

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 39.0 g
Gantz azido aseak 0.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.2 g
Gantz azido poliasegabeak 0.2 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.1 mg
Azukreak 49.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.