Saltsa-perretxiko beltz

Kategoria Perretxikoak

Hildakoen tronpeta, oparotasunaren adarra, tronpeta beltza edo behartsuen trufa ere deitzen zaio; izan ere, bere zaporea trufa beltz famatuarenaren oso antzekoa da.

Forma berezia dute: erdialdean inbutu huts baten forma dute, eta txapela hauskorra, zabala, izurtua eta leuna da. Estipe luze eta estilizatuak, txapel orijinalarekin batera, forma berezi eta oso erakargarri bat sortzen du. Kolore oso iluna izan ohi dute, eta gris ilunetatik beltz urdinxkatara dauden hainbat aldaera daude.

Perretxiko hauek lortzeko garairik egokiena udazkena da, nahiz eta urte osoan aurki daitezkeen, lehorgarriak direlako. Udara bukaeratik udazken bukaerara bitarte hazten dira, lur hezeko guneetan, pagadi eta hariztietan.

Goroldioa, likenak eta eroritako hostoak dauden lekuetan aurki ditzakegu gehien.

Talde handitan hazten dira, eta hori naturaren ikuskizun bikaina izan ohi da hori gure begientzat. Lehorrak jan beharrean fresko jan nahi baditugu, hozkailuan ondo kontserba daitezke hiru egunetan zehar, gutxi gorabehera, eta beti kozinatu behar dira jan aurretik. Hartzerako orduan, beste perretxikoekin bezalaxe, oso kontuz ibili behar da, eta, ahal izanez gero, labana baten laguntzaz egin behar da. Udan zehar euririk egin badu, perretxiko hauek hartzera joan ahal izango gara abuztuaren erdialdetik azarora bitarte. Perretxiko hau Craterellus cinereus espeziearekin bakarrik nahasi ahal izango dugu; izan ere, azken hori ere jangarria, gozoa eta aran zaporekoa da.