Cantharellus cibarius

Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Zizahoria.

Gaztelaniaz: Rebozuelo.

Katalanez: Rossinyol.

Ingelesez: Chantarelle.

Frantsesez: Girole.

Tronpeta-itxurakoa, ertz ondulatu eta bihurgunetsuak dituena, mamitsua, ilegabea, urre-hori edo izokin-kolorekoa, batzuetan mintz zilarkara batez estalita egoten dena. Lamela dekurrenteak, lodiak, bakanduak, adarkatuak, dikotomikoak eta eta txapelaren kolore berekoak. 6-10 cm-ko diametroa du. Hanka lodia, mamitsua, zuntz askokoa, tinkoa eta txapelaren kolore berekoa.

Mami hori argia, zapore mina edo oso zapore fineko espeziena, eta usain atsegina.

Jateko oso ona; kontserba daiteke lehorrean ere, bere ezaugarri organoleptikoak galdu gabe. Abrikot-usain atsegina du. Baso gehienetan aurki daiteke. Nahasten zaila, bere forma eta kolorearengatik. Nahizko goiztiarra: ia beti lehenengoa izaten da udazkeneko espezieen artean. Sarri "sorgin-biribilkitan" edo multzo handitan azaltzen da, leku itzaltsuetan.