Rubiazeen familiako zuhaixka da, eta Sudan eta Etiopiakoa jatorriz. Kafearen aleak gerezi gorri txikien itxura du.

Landare hau lurralde tropikaletan eta subtropikaletan biltzen da batez ere. Brasilen ekoizten da munduko ekoizpenaren herena baino gehiago.

Kafe deitzen zaio kafe-landarearen fruituetatik lortzen diren haziak txigortu eta eho ondoren egiten den edariari.

Kafeina duenez edari estimulatzailea da, eta herrialde askotan giza harremanak lantzeko alkoholik gabeko edaririk erabiliena da.

Kafea hartzeko modurik ezagunenak kafe beltza (hutsa) eta esnearekin dira, azukrearekin edo gabe. Batzuetan kafeari krema edo esnegaina, esne kondentsatua, txokolatea edo likorea ere eransten zaio. Normalean bero hartzen da, baina hotza edo izotzekin ere edan ohi da.

Espainian, Portugalen, Paraguain, Brasilen eta Argentinan sarritan kafe torrefaktua hartzen da, hau da, azukrearekin txigortutako kafea.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 58.2 g
Gantz azido aseak 5.16 g
Gantz azido monoasegabeak 1.01 g
Gantz azido poliasegabeak 5.13 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 146.0 mg
Burdina 17.0 mg
Zinka 0.71 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 22.0 ug
Gatza (Sodioa) 12.0 mg
Azukreak 1.5 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.