Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Udazkeneko onddozuria.

Gaztelaniaz: Boleto de gran pie.

Katalanez: Sureny.

Ingelesez: Edible boletus.

Frantsesez: Bolet cèpe.

Txapel ganbila, konikoa, zimur pixka batekin ertzetan, ilegabea, azal pitzatua batzuetan eta hezea, kolore hori-arrea edo grisaxka.

Hodi luze, trinko eta porotsuak, zuri-horixkak eta haztean berdexka bihurtzen direnak. Badu txapel zurixkako barietate bat. Hanka lodi, sendo eta trinkoa, pixka bat estutua erditik gora, errauts-koloreko sare fin batek estalita.

Mami zuri-gorrixka, trinkoa, samurra, zapore eta usain atseginekoa. Jateko oso ona. Xerratan ebakita, lehortu daiteke klima egokian, eta horrela modu erraz eta egokian kontserbatu. Arrunta da altitude ertaineko edo apaleko mendietan, artadietan eta erretxinadunetan, lur silize-buztintsuetan eta leku eguzkitsuetan, uda erdialdetik hasi eta udazkenean ondo sartu arte.

Onddorik estimatuenetako bat da eta propietate bat du: ebakitzean ez dela kolorez aldatzen ebakitzean.