Arkume-hazikontxo izoztuak

Kategoria Errailak

Hazikontxoak timo izeneko glandula batzuk dira. Hazkuntzarekin dute zerikusia, eta animalia hazten denean atrofiatu egiten dira. Horregatik erabiltzen dira txekor edo arkumeenak behi edo ardienen ordez. Preziatuenak arkume-hazikontxoak dira, zapore leunagoa baitute.

Barrunbe torazikoan daude kokatuta, bularrezurraren atzean. Forma luzanga dute, eta zabalagoa bihotzaren ondoan.

Hazikontxoak egiteko, honakoa egin behar da aurretiaz:

  • Bi orduz ur hotzetan utzi
  • Xukatu eta hiru minutuz ur irakinetan egin 
  • Gaineko oihaltxoa arretaz zuritu eta eduki ditzaken gantz zatiak kendu. Bi zati ditu: zati borobila, goxoena, eta zati luzanga.
Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 3.0 g
Gantz azido monoasegabeak 2.4 g
Gantz azido poliasegabeak 0.3 g
Kolesterola 260.0 mg
Kaltzioa 8.0 mg
Burdina 1.7 mg
Zinka 1.9 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 18.0 g
Azido folikoa 13.0 ug
Gatza (Sodioa) 75.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.