Alergenoak
Sesamo-aleak
Sesamo-aleak

Olio mota hau sesamoaren hazietatik lortzen da. Hazi horiei “ajonjolí” ere esaten zaie gaztelaniaz.

Testura jariakorra izaten du giro-tenperaturan. Usain eta zapore txigortua eta sendoa ditu, fruitu lehorren antzerakoa. Iluna da, eta plater asiarrak prestatzeko ezin hobea. Barazki gordinak, zopak, entsaladen ongailuak, salteatuak, ontzuak eta marinatzeak egiteko erabiltzen da; baita plater eginei gainetik zorrotadatxo gordin bat botatzeko. Oso ohikoa da zopetan tanta bat jaurtitzea, zerbitzatzerako orduan.

Sesamo-olioa hainbat koloretakoa izan daiteke. Adibidez, hotzean zanpatua izan den olioak ez du kolorerik izaten, haziak ez baitira aldez aurretik txigortu.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 14.2 g
Gantz azido monoasegabeak 39.7 g
Gantz azido poliasegabeak 41.7 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.