Cucumis melo cantalupensis ezaguna zen jada egiptoarren eta erromatarren garaian. Gaur egun, Frantzia da nagusi meloi-mota honen produkzioan, eta horregatik deitzen zaio meloi frantsesa. Gaztelaniaz, «melón dulce» eta «melón amarillo» ere deitzen zaio, bere zapore eta koloreagatik. Espainian, aldaera hau Murtzian eta Almerian landatzen da.

Meloi frantsesa meloi arruntaren desberdina da forman eta kolorean. Bere esfera-forma eta azalaren kolore hori-berdexka dira fruitu honen ezaugarririk deigarrienak. Meloi arrunta baino txikiagoa da, eta 700-1500 gramo inguru pisatzen du. Azala ere finagoa du, eta luzera-marrak ditu, fruituaren oinarritik kirteneraino doazenak. Marra horiek lodiak eta zakarrak izatea komeni da; izan ere, azala leuna izatea ez da seinale ona aldaera honetan. Meloi frantsesaren mamia laranja kolorekoa da, kuiaren antzekoa. Oso usain berezia du.

Aldaera hau urte osoan zehar saltzen da merkatuetan, nahiz eta denboraldirik onena ekaina eta abuztuaren arteko tartea den. Garai horretan garatzen du fruituak hain deigarria eta berezia den zapore gozo hori. Bere kolore horia ikusita, pentsa liteke heltze-prozesuko punturik altuenean dagoela. Alabaina, heldua dagoela erakusten digun adierazgarri nagusia usaina da, zeinak fina eta gozoa izan behar duen.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 14.0 mg
Burdina 0.4 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 3.0 ug
C bitamina 25.0 g
Azido folikoa 30.0 ug
Gatza (Sodioa) 14.0 mg
Azukreak 6.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.