Bakailao pastela piperradarekin

50 min
Tenperatura: Giro-tenperatura
Alergenoak
Glutena
Glutena
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Elaborazioa

Errezeta honetarako beharrezkoak diren elaborazioak:

  • Bakailoarentzat:
    • Bildu bakailoa filmarekin eta hutsean ontziratu. Sartu 90ºC-tara dagoen ur beroan 4 minutu.
    • Utzi epeltzen eta atera xaflak: erdi eginak geratu behar dira.
    • Xaflak kontserbatzeko, gehitu bakailoak bota duen ura olio apur batekin.
  • Piperrada.
  • Piper berde krema.
  • Pastelaren oinarriarentzat:
    • Moztu patatak 3 mm-tako xaflatan eta sueztitu oliba olio suabean. Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin.

Saltsak:

  • Gazpatxo saltsa.
  • Olio errea.
  • MOdenazko ozpin-olioa.
  • Romesko saltsa.

MUNTAIA

Pastelaren muntaia:

  • Uztai baten laguntzarekin, jarri patata oinarria + bakailoa + piperrada + piper berde krema + bakailoa.

Plateraren muntaia:

  • Jarri pastela plateraren erdian eta apaindu  inguruak saltsekin.
  • Jarri apailatutako bouqueta pastelaren erdian edo alde batean (aukeran).
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.09 g
Gantz azido aseak 17.62 g
Gantz azido monoasegabeak 90.56 g
Gantz azido poliasegabeak 17.0 g
Kolesterola 60.61 mg
Kaltzioa 270.76 mg
Burdina 5.12 mg
Zinka 1.31 mg
A bitamina 432.56 ug
C bitamina 233.85 g
Azido folikoa 142.3 ug
Gatza (Sodioa) 526.8 mg
Azukreak 18.48 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.