Izen bereko landare belarkaratik datorren fruitu hutsa da piperra. Solanazeoen familiakoa da, eta, zehazkiago esateko, Capsicum generokoa. Solanazeoen familiak 75 genero eta 2.300 espezie inguru biltzen ditu. Landare-espezie horiek alkaloide toxiko ugari sortzen dituzte, eta ezagunenak belaikia, urriloa eta erabelarra dira. Gutxi dira jateko modukoak diren solanazeoak. Horien artean daude piperra, tomatea eta alberjinia; hirurak garrantzi handiko elikagaiak.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.9 g
Gantz azido aseak 0.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.2 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 12.0 mg
Burdina 0.5 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 131.0 ug
C bitamina 34.0 g
Azido folikoa 11.0 ug
Gatza (Sodioa) 2.0 mg
Azukreak 6.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak