Bakailaoa tomate eta piper saltsan

120 min
Plater mota: Arrainak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Bakailao glasatua 1.25 kg
Tomate saltsa 0.25 l
Maizcrem 0.002 kg
Perrexila 2.5 g
Tipula 0.083 kg
Baratxuri-buruak 0.133 ud
Piper berdea 0.05 kg
Tomate birrindua 0.333 kg
Elaborazioa

Tomate-saltsa prestatu.

Bakailaioa prestatzeko:

  • Xerratutako baratxuriak oliotan gorritu, honek zaporea har dezan.  Atera baratxuriak oliotatik eta alde batera utzi paper xurgatzaile batean. 
  • Utzi olioa epeltzen 90 ºC-tara iristen den arte, bakailaoa bertan sartu azala gora begira duela eta egiten utzi. Erdi-eginda dagoela, azala behera begira duela, erretilu batean ipini. Bertan utzi eta bakailaoak askatzen duen ura jaso.
  • Bakailaoaren ura arto fekularekin loditu, irakiten utzi lodiera egokia izan arte.
  • Bakailaoa konfitatzean gelditu den olioarekin pil-pila egin, hagazka edo iragazki bat erabiliz.

Piperrentzako:

  • Prestatu piper morroa oliba olio eta baratxuriarekin.
  • Tomate-saltsa egindako piperrekin nahastu eta aurretik loditutako bakailaoaren ura gehitu. 

PLATERATZEA

  • Bota nahastura hori bakailao melatuaren gainetik.
  • Sartu bakailoa labean eta egiten utzi bakailaoaren erdikoaldea 65 ºC-tara iritsten den arte.
  • Plateratu  plateraren erdian, bakailaoa gainean piperrak eta tomate saltsa dituela.
  • Bota pil-pil saltsa platerera atera dugun bakailao zatiaren gainean eta apaindu baratxuri gorritua eta brunoise  perrexilarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.52 g
Gantz azido aseak 3.79 g
Gantz azido monoasegabeak 14.67 g
Gantz azido poliasegabeak 3.47 g
Kolesterola 0.11 mg
Kaltzioa 77.62 mg
Burdina 1.65 mg
Zinka 0.4 mg
A bitamina 1177.4 ug
C bitamina 169.15 g
Azido folikoa 60.46 ug
Gatza (Sodioa) 139.7 mg
Azukreak 14.28 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.