Barazki arrautzeztau panachea barrengorri kremakin

90 min
Vegetarian Begetarianoentzat egokia
Plater mota: Berdurak eta barazkiak
Tenperatura: Beroa
Kontserbatzeko teknika: Hotzetan gorde
Alergenoak:
apioa
apioa
arrautzak
arrautzak
glutena
glutena
Esne-aztarnak
Esne-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Kuiatxoa 0.25 kg
Alberjiniak 0.25 kg
Orburu zatikatu izoztuak 0.35 kg
Irin ahula 0.025 kg
Orrimami zabala duten zerbak 0.75 kg
Arrautzak 2.0 ud
Tipula 0.25 kg
Irin ahula 0.05 kg
Gatz fina 5.0 g
Barazki-salda, hautsean 0.1 kg
Ura 1.0 l
Azenarioak 0.025 kg
Elaborazioa

Errezeta honetarako, honako elaborazio hauek egin behar dira:

  • Barazki-hondoa hautsekin prestatu.
    • Sueztitu tipula.
    • Barrengorriak erantsi eta utzi egosten tipularekin.
    • Irin ahularekin loditu, 40 g eta 50 g litroko.
    • Busti hondoarekin, desegin ondo, eta utzi egosten.
    • Azkenik, txikitu, iragazkitik pasa, eta ondu loditasuna eta gatza.
  • Kendu hariak zerbei, eta bereizi orrimamiak eta zati berdeak.
  • Egosi orburuak eta zerbaren orrimamiak, lurrunean edo  ingeles erara.
  • Zatitu orrimamiak 4 x 3 cm-ko errektangelutan.
  • Ebaki alberjiniak eta kuiatxoa 2 mm-ko errodajatan, eta ipini erretiluetan. Bota gainetik gatz larri pixka bat (oso gutxi, bestela kendu egin beharko baita), hezetasuna kentzeko.
  • Pasatu arrautza-irinetan eta frijitu orburuak eta zerbaren orrimamia, bakoitza bere aldetik. Kontuz ibili frijitzerakoan gehiegi gorritu ez daitezen.
  • Kuiatxoak eta alberjiniak plantxan erreak egin. 

ONTZIRATZEA

  • Jarri 1/6 100 g-ko txanpinoi-krema duen ontzi konpostagarrian. Gainean jarri barazkiak modu harmoniatsuan, ontzi bakoitzean 300 g bete arte. Azenarioa brunoise eran eta termosellatu.
  • Gorde hozte-tenperaturan.

BEROTZEA

  • Ontzi berean, % 100eko hezetasuna duen lurrun-labean birsortu.
  • Banako errazioen kasuan, mikrouhin-labean ere birsortu daitezke, 3 minutuz potentzia maximoan.
  • Birsortzeko beste modu bat produktua ontzitik ateratzea eta lapikoan berotzea da.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.0 g
Gantz azido aseak 2.18 g
Gantz azido monoasegabeak 3.74 g
Gantz azido poliasegabeak 6.74 g
Kolesterola 91.92 mg
Kaltzioa 256.77 mg
Burdina 6.61 mg
Zinka 0.82 mg
A bitamina 383.03 ug
C bitamina 51.94 g
Azido folikoa 253.27 ug
Gatza (Sodioa) 11706.03 mg
Azukreak 5.19 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.