Piperbeltz arrosa aletan

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Hego Amerikako zuhaitz baten fruitu ia heldu, bigun eta arrosakarari "piperbeltz-ale arrosak" deitzen zaie, baina berez ez dira piperbeltzak, nahiz eta espezia honen antzeko aroma, zaporea eta tamaina dituzten.

Sukaldaritzan batez ere bistagatik erabiltzen dira, zeren benetako piperbeltzekin (beltzarekin, zuriarekin edo berdearekin) nahastuz gero, itxura erakargarria ematen baitiote janariari.

Kopuru handitan kontsumituz gero gerta liteke toxikoa izatea; beraz, hobe neurriz erabili behar da, 12-15 ale baino gehiago ez platereko. Arrain-plateretan erabiltzen da gehienbat.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.98 g
Gantz azido monoasegabeak 1.01 g
Gantz azido poliasegabeak 1.13 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 437.0 mg
Burdina 28.9 mg
Zinka 1.0 mg
A bitamina 19.0 ug
C bitamina 21.0 g
Azido folikoa 10.0 ug
Gatza (Sodioa) 44.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.