Pintzak erabiktzea

Koilara batek eta ebakitzeko sardexka batek osatzen dituzte pintzak. Ingeles erara, frantses erara eta errusiar erara zerbitzatzeko erabiltzen dira, baita zerbitzu-mahaian eta beste kasu batzuetan ere. Erabilera: koilara finko mantendu behar da, eta sardexka mugitu, edota bi tresnak batera mugi daitezke. Pintza erabiltzeko, jarri modu horizontalean pala eginez koilararekin eta sardexkarekin, edota modu bertikalean, koilarak eta sardexkak elikagaia albotik hartuz; horretarako, biratu sardexka eta jarri koilarari begira, jaso elikagaia presionatu gabe, eta pausatu kontu handiz platerean (adibidez, ogia edo fruta-ale bat).