Kategoria Perretxikoak

Macrolepiota procera edo galanperna jangarria Agaricale ordenako onddo basidiomizetoa da.

Txapela marroixka du, gaztaroan itxita egon eta denborarekin zabalduz doana, 30 cm-ko diametroko neurria izan arte. Ezkata zapal eta ilunak ditu, erdialdetik hasten direnak, non titi ilun bat dagoen. Orri aske, zuri eta trinkoak ditu. Oin luzea, eraztun bikoitza, eta ezkataz estalia, txapelaren antzera. Zurtoina eta txapela erraz banantzen dira.

Udatik hasi eta udazken amaierara arte ematen du fruitua belardi, zelai, basoetako argigune edo bide ertzetan.
Sukaldaritzan oso onddo preziatua da.