Kategoria Arrainak
Alergenoak
arraina
arraina

Zilar-koloreko arrain bat da; orban beltz bat dauka operkuluaren gainean, eta asko nabarmentzen zaizkio bere ezkata handi eta gogorrak. Bizkarraldeko bi hegatsak luzera berekoak ditu. Irits daiteke 80 cm luze eta 5 - 7 kg izatera.

Arrain taldekoiez elikatzen da, batez ere antxoa eta sardina, eta talde txikitan bizi ohi da, itsasertz harritsuen eta ibai-bokaleen inguruetan.

Duen aseezintasunagatik bereizten da.

Urte osoan arrantzatzen da, baina gutxi izaten da udaberrian. Anoako lupia 250 - 300 g artean ibili ohi da.

Berez . arrain zuria da, baina izan daiteke arrain erdikoipetsua ere, urte-sasoiaren eta elikaduraren arabera. Ur gaziko arraina da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.24 g
Gantz azido monoasegabeak 0.43 g
Gantz azido poliasegabeak 0.32 g
Kolesterola 68.0 mg
Kaltzioa 20.0 mg
Burdina 1.1 mg
Zinka 0.8 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 80.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.