Lepiota procera

Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Galanperna jangarria.

Gaztelaniaz: Matacandelas.

Katalanez: Apagallums.

Ingelesez: Parasol fungus.

Frantsesez: Grisotte.

Txapelak, hasieran, dunbal-mazoaren itxura du, kolore arre ilunekoa; gero zabaltzen denean, erdian titi-muturra izaten du, eta hondo arre gris argia, ezkata ilupadunekin, kolore arre argitik gaztaina-kolore bitartekoarekin. Lamelak, lodi zuriak ditu hasieran, zarratuak; zuri-horixkak gero, eta, haizearen kontaktuan, gaztaina-kolore ilunak azkenean.

Hanka luzea du, mehea, erraboil-itxurako oin lodiarekin, modu finean zonatua, kolore arre ezkatatsua, eraztun bikoitz zabaldu batekin. Mami zuria, hauskorra, airearen kontaktuan pixka bat gorritu egiten dena; zapore gozo eta usain atseginekoa.

Arrunta da baso argitsu gehienetan, lur solte eta hondartsuetan eta dunetan; uda-bukaeratik hasi eta udazkenean ondo sartu arte iruten du.