Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua

Kanonigoak (valerianella olitoria o valerianella locusta), landa-letxu edo katu-belar izenez ere ezagunak, balerianazeoen familiako basalandarea dira. Gaur egungo sukaldaritzan oso preziatuak dira.

Kanonigoak sorta txikiez osatuta daude. Europakoak dira izatez, eta Europako leku hotzetan, Asian eta Kaukasoan naturalki hazten dira. Gaur egun, kanonigoak Italia, Frantzia eta Alemanian ekoizten dira batez ere.

Landare honek kanonigo izena hartzen du monastegietako laborantzetan oso ohikoa zelako. Garai batean balioa galdu zuen, baina gaur egun oso preziatua da, duen fintasun, freskotasun eta ezaugarri nutritiboak direla eta.
Laborantzako kanonigoek basa-kanonigoek baino zapore leunagoa dute, intxaur ukitua, zapore apur bat mina, eta testura oso samurra. Betakaroteno, C bitamina eta azido foliko iturri ezinhobea dira, eta oso kaloria gutxiko landarea da, 100 g-ko 14 besterik ez ditu.

Kanonigoak 4. gamako produktu dira.

Gordinik jaten dira, gatzozpin leuneko entsaladetan, euren freskotasun eta zaporea gal ez dezaten, eta baita tenperatura handitan egin behar ez diren krema eta zopetan ere.

Kanonigoen kontserbazioa nahiko mugatua da, hozkailuan bizpahiru egunez manten daitezke, eta ondorioz, gomendagarria da erosi eta ondorengo bi egunetan kontsumitzea, kanonigoen ezaugarri guztiez gozatu ahal izateko.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 35.0 mg
Burdina 2.0 mg
Zinka 0.54 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 35.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.