Karanbola zuhaixka tropikal iraunkorra da, oxalidaceae familiakoa, eta beste izen hauez ere ezagutzen da: tamarindo txinatar, pepino-zuhaitz, izar-fruta edo fruta txinatar.

Fruta honen osagai nagusia ura da. Karbohidrato kantitate txikia du, eta proteina eta grasa kopuru are txikiagoa; horregatik, kaloria gutxi dauzka.

Karanbolaren mamia kaltzio-oxalatoan eta zuntz disolbagarrian aberatsa da

Neurrizko A probitamina eta C bitamina kantitatea du.

Mineralei dagokienez, nabarmena da daukan potasio kantitatea.

Giltzurrunetako litiasia izanez gero, fruta hau ez da gomendagarria, kaltzio-oxalato asko duelako.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 2.8 g
Gantz azido aseak 0.2 g
Gantz azido monoasegabeak 0.1 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 3.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 3.5 g
Azido folikoa 14.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 3.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.