Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Manioka edo juka zuhaixka batetik datorren tuberkulua da, eta Amerika, Afrika eta Asiako herrialde tropikaletan landatzen da.

Mami zuria dauka eta bere azala marroi iluna edo arrea da; horrek, zurezko itxura ematen dio.

Balio nutrizionala: karbohidrato konplexuetan aberatsa da, ez dauka proteina ezta gantz askorik eta iturri ona da B taldeko bitaminak (B2, B6), C bitamina, magnesioa, potasioa, kaltzioa eta burdina eskuratzeko.

Tapioka izeneko irina Manihotesculenta barietatetik lortzen da. Karbohidrato gehiago ditu, % 88 inguru, eta, maniokaren antzera, proteina eta gantz gutxi ditu.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.8 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.08 g
Gantz azido poliasegabeak 0.05 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 16.0 mg
Burdina 0.3 mg
Zinka 0.3 mg
A bitamina 1.0 ug
C bitamina 21.0 g
Azido folikoa 27.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 1.7 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.