Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Azukretik dator, eta zaporez eta itxuraz horren antza dauka. Azukre honek ordea, kaloria kopuru erdia du. Egokia da diabetikoentzat eta ez da itsasten.

Suzedaneo hau ez da artifiziala; izan ere, azukre-erremolatxarekin egiten da, eta ondorioz, zapore gozo hori purua da, zapore arrarorik gabekoa.

Isomalt azukrea egiteko, lehendabizi, azukrearen glukosa eta fruktosa birkonbinatzen dira enzima naturalen laguntzaz. Ondoren, hidrogenazioa egiten da. Horrela, sustantzia berri bat sortzen da, azukrearen antzekoa. Azukrearen antza du profilari eta itxurari dagokionez, eta azukre arruntarekin bezain ondo ̶ edo hobeto ̶ lan egin daiteke mota honetako azukrearekin.

Gramoko 2 kilokaloriako nutrizio-balioa du. Diabetikoentzat egokia da, eta gozogintzan oso erabilia da haurrentzako gozokiak egiteko, ez baitu txantxarrik sortzen, ezta hortzetako esmaltea desegin dezakeen plaka-azidorik ere.

Gaur egun, produktu askok dute Isomalt azukrea, esate baterako, gozoki, txikle, txokolate eta labean egindako produktuek.

Horretaz gain, gozogintzan karamelua lantzeko ezin hobea da, hezetasuna trinkotzen baitu. Ondorioz, iraunkorragoa da, ez da itsaskorra eta ez da biguntzen tenperatura altu edo toki hezeetan. Gainera, kolore gardena dauka.

Nutrizio-informazioa (0.1 g)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 25.0 mg
Azukreak 95.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.