Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Palmazeoak familiakoa da.

Mundu mailan gehien lantzen den palmondoaren (kokondoaren) fruitua da. Landare honetatik produktu ugari lortzen dira, elikagai-, edari- eta babes-iturri nagusia baita landarea. Lantzen duten eskualdeetatik esportatzen den produktu nagusia prozesatu gabeko kopra da, eta ondoren koko lehortua. Asiako, Europako eta Ipar Amerikako merkatu interesgarriena koko-ur ontziratuarena da; oso harrera onekoa eta urterik urtera eskakizun handiagoa duena. Hala ere, Europako zenbait herritan koko freskoa da salduena; feria eta berbenetako protagonista nagusia, eta gozogintza artesanal zein industrialeko hainbat prestakinetan oso erabilia.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 42.0 g
Gantz azido aseak 123.6 g
Gantz azido monoasegabeak 7.68 g
Gantz azido poliasegabeak 2.26 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 52.0 mg
Burdina 8.4 mg
Zinka 2.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 8.0 g
Azido folikoa 104.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 14.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.