Kategoria Lekaleak

Babarrun mota honek kanela kolorea dauka eta alea luzanga eta biribila da.

Testura fina eta koipetsua du eta zapore suabe eta gozoa. Kanela-babarrunek plater bikainak lortzeko aukera ematen dute, zapore aparta eta testura paregabea baitute.

Kanela-babarruna mota guztietako plateretan gehien erabiltzen dena da tamaina-homogeneoa duelako, azkar egosten delako, eta azal mehea eta zapore leuna dituelako. Behin egosita, babarrun hauen aleek osotasun handia erakusten dute, azal leuna eta ez oso gogorra eta albumen biguna, zertxobait gurintsua. Saltsa nahiko krematsua ateratzen zaio, gustu leunekoa.

Koloredun babarrunetatik soltean gehien saltzen den babarruna da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 25.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 128.0 mg
Burdina 6.7 mg
Zinka 4.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 40.0 mg
Azukreak 3.09 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.