Boletus elegans

Kategoria Perretxikoak

Onddo apaina izenez ezagutzen da euskaraz.

Txapel mamitsua du, lau-ganbila, likatsua, urre-horia edo burdina-horia.

Hodi ia dekurrenteak hankaren gainean, horiak, kolore bereko poro txikiekin. Hanka betea, lodixeagoa oinean, mamitsua, horia goialdean, arrea behealdean eta eraztunaren azpian; eraztun zurixka du, eta horren zati batzuk txapelaren ertzari lotuak daude. Mizelioak mikorrizak eratzen ditu zuhaitz batzuen sustraiekin.

Mami bigun samarra, horixka eta zapore gozo eta atseginekoa. Ona da jateko.

Boletazeoen familia oso zabala da. Batzuetan, beren itxura txarrarengatik, gaitzetsi egiten dira eta susmagarritzat jotzen ditu zenbaitek, baina Boletus Granulatus eta Boletus Satanas ez gainerako denak onak dira jateko.

Udaberri-hasieran azaltzen dira, alertze azpietan.s.