Denboraldiko hilabeteak: Apirila, Maiatza, Ekaina

Ipuru baiak izen bereko zurezko landare edo zuhaixkaren (Juniperus communis) fruituak dira. Azpi-espezieak eta aldaerak ditu landare horrek.

Ez dira baiak berez, baia esferikoen forma duten pinaburuak dira. Zuhaixkan daudenean, hasieran, berdeak izan ohi dira, eta gero, heltzen doazen heinean, ilundu egiten dira. Kozinatzeko prest daudenean, lehor, kolore urdin-more-beltza izan ohi dute.

Ipurua gune menditsuetan egoten da, batez ere Europako, Asiako eta Ipar Amerikako zonalde hotzetan.

Ginaren elaboraziorako erabiltzen da; baita aromaterapian eta lurringintzan ere, haren olio esentzialak direla eta.

Sukaldaritzan, ipuru baiak haragi platerak usaingozatzeko erabiltzen dira, ehizako haragi sendoak bereziki. Choucrout-a bezalako plater alemaniar tradizionaletan erabiltzen dira, baita ontzuetan, saltsetan, etab.

Ipuru baiak mikatz samarrak dira, eta kutsu zitrikoa eta gozoa dute. Fresko eta lehortuta erabil daitezke, baina kantitatea ondo neurtzea komeni da, zapore oso sendoa ematen baitute. Erabili aurretik, motrailuan apur bat xehatu behar dira, mamia ondo aska dezaten.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.