Denboraldiko hilabeteak: Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria

Izen bereko landarearen --patataren familiako urteko belarki baten-- fruitua.  

Jatorriz Indiakoa bada ere (duela 1.200 urte baino gehiago ekarria), persieratik datorkio izena: ´badindjan´, eta gero arabierara pasatu zen. Ez zuten ezagutu antzinate klasikoko greziarrek eta erromatarrek. Arabiarrek sartu zuten Europara, Iberiar Penintsulatik barrena. Alberjiniari buruzko gaztelaniazko lehen aipamena Baenako Kantutegian egiten da (XV. mendea).
Alberjiniak antozianina bat dauka azalean: nasunina [delfinina-3-(p-kumaroilrutinosidoa)]-5-glukosidoa, eragin antioxidatzailea duena eta odoleko lipidoen oxidaziotik (gaixotasun kardiobaskularren eragileetatik) babesten duena.

Horrez gain, ikerlan batzuek diotenez, alberjinian dauden flabonoide batzuek lagun dezakete kolesterol maila jaisten, berorren metabolismoa modulatuz eta gehiago iraitziz.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.37 g
Gantz azido aseak 0.05 g
Gantz azido monoasegabeak 0.02 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 11.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 0.28 mg
A bitamina 3.0 ug
C bitamina 6.0 g
Azido folikoa 18.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 2.42 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.